ZANGOZAKO IKASTOLAKO EKINTZAK
Zangozako ikastolatik Juul hauteskundeen atarian egiten dituzten ekintzen zerrenda bidali digute zuek guztiekin partekatzeko:
Apirilak 16, ostirala:
1,2,3. alde batetik eta bestetik 4, 5 6 eta elkarrekin irakurzale eta irakurzale txiki blogak ikusten egon ginen.
Apirilak 19, asteakena:
Lehen hezkuntza osoak bozkatu eta bakoitzak bere gelako emaitzak gelan kopiatu gero irratian emititzeko.
Apirilak 20, asteartea:
Ikastola apaindu Juul panpinekin eta gelako irabazleekin txoko bat sortu.
Apirilak 21, asteazkena:
Irakasleak ikasleei ipuin bat kontatu
Apirilak 22, osteguna:
Goiko mailakoek beheko mailakoekin elkartu eta patioan sakabanatuta elkarri ipuinak irakurri.
Apirilak 23, ostirala:
Ikasle bakoitzak pertsonaia baten ezaugarri bat ekarri (txano bat, sudurra, erratza...) eta besteek zertaz mozorrotuta dihoan asmatu.
Esker mila Zangotzako ikastolakoei informazio hau bidaltzeagatik. Datorren ikasturtean zuen ikastolako ekintzak espero ditugu.