JUUL 2010 EBALUAZIOA
Eskerrik asko partaide guztiei
ESKER ANITZ JUUL KIDEEI. Eskerrak, irakurzaletasuna sustatzeagatik eta ikastolako haur eta gazteak irakurzaletasunean ilusioz motibatzeagatik. JUUL kanpaina gero eta lagun gehiago ditu, aurten ia-ia 21.000 boto jaso ditugu.
Ikastoletan egiten dituzuen jarduerak argazkietan ikusteak izugarru pozten gaitu. Honekin batera, kanpainaren zuen ebaluazioak bidaltzen dizkizuegu. Zorionak zuen lanarengatik eta JUUL 2011 arte.