JUUL ASTEA LABIAGA IKASTOLAN
Hauek dira Labiaga ikastolan Juul Astearen inguruan antolatu dituzten jarduerak.
- Liburu erraldoiak (bertan ikasleek eritziak, laburpenak, laburpen tentagarriak, denbora pasagarriak, marrazkiak...Idatzi dituzte).
- Hormak apaindu. Hormirudiak.
- Gurasoak HHn ipuinak kontatu.
- Antton Kazabon idazlearen bisitaldia
- Egunero ipuin berriak irakurri (liburutegian, gelan, etxean...)
- L.H.ko maila bakoitzak zerbait kontatu (ahokorapiloak, asmakizunak, olerkiak, bertsoak...)
- ALTXORRAREN BILA. Altxorra eta guzti (Argitxoren liburu orrialdegordetzaile zoragarriak, pertsonalizatuak, denentzat, gu geuk eginak).
- L.H. 1 Zikloan gazteleraz Altxorraren bila eta Ingeleraz 3. mailakoek ipuin erraldoi bat kontatu HHkoei.
- Juul Hauteskundeak, noski!
Esan digutenez giro onean igaro dute aste guztia eta ikasleak hagitz motibatuak izan dituzte. Ideia hauek beste ikastolentzat interesgarriak izatea espero dugu.