Juul Hauteskunde eguneko argazki freskoak
Ikastola askok bidali dizkigute Juul Hauteskunde egunean ateratako argazkiak. Eskerrik asko. Guretzat garrantzitsua da kanpainak ikastoletan duen eragina ikustea eta haurren eta irakasleen aurpegiak, interesa, lana eta ilusioa ikusirik indarberritzen gara hurrengo edizioak betiko gogoz aurrera eramateko.
Argazki asko dira bai baina hauek ikusteko denboratxo bat hartzea proposatzen dizuegu. Izan ere, zintzilikatutako irudietatik ideia asko jasoko dituzue baliagarriak izango zaizkizunak: kartelak, hormirudiak, antolaketa...
Profita itzazue!