• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
KARRIKIRI, Heziketa afektibo sexuala liburu-zerrenda

KARRIKIRI, Heziketa afektibo sexuala liburu-zerrenda

Egun on, juul kideak:

KARRIKIRI elkarteak "Heziketa afektibo sexuala" deituriko liburu-zerrenda osatu du eta, mezu honen bide, zuekin partekatu nahi dugu.

Liburu aholku zerrenda hau osatzerako garaian hainbat, irakasle, irakurle, guraso naiz sexologoren irizpidea aintzat hartu dute. Horretarako mezu estereotipatuetatik hurrentzen diren liburuetan jarri dute arreta, genero berdintasunean hezteko baliagarriak diren liburuak aztertuz eta hautatuz.

“Parekidetasunean eta diskriminaziorik gabe biziko garen jendartea lortu nahi badugu eta harreman komunikatzaile, atsegin, berdintasunezko, arduratsu eta askeak lortu nahi baditugu, haurrei kalitatezko heziketa afektibo sexuala eskaintzea ezinbestekoa da”.

Helburu hori lortzeko bidean, osatu duten zerrenda lagungarri izatea espero dugu. Eskerrik asko Karrikiriko lagunei egindako lanarengatik!

NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA

 

 Dokumentua ikusi

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.