TRANS MISSION, Alex Bertie
Juul kanpainan liburuen zaletasuna bultzatzeaz gain, bazterkeria eta jazarpenaren kontra egiten dugu. Izan ere, JUUL izena ipini genion kanpainari, bulling-ari buruz hitz egiten zuen liburuarengatik. Hartara, gure kanpainak inklusioari bultzada eman nahi dio eta, horregatik, TRANS MISSION liburuaren gomendioa egiten dugu. Ingelesez da, gure DBHko ikasleei zuzenduta.
TRANS MISSIÓN: Alex Bertieren bizitza, borroka eta garaipenak, transgeneroak eta transizioan ari diren gazteentzat gidaliburu bat. Bere YouTubeko bideoengatik ezaguna egin baino askoz lehenago, Alex Bertie nerabe bakarti eta beldurti bat zen erantzun bila...
Honekin batera, gonbidapena luzatzen dizuegu honelako liburuak ezagutzen badituzue, guri bidaltzeko eta partekatzen joango gara juul kide guztiekin.