• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
11 ipuin klasiko bertso bihurtuta

11 ipuin klasiko bertso bihurtuta

Arratsalde on, juul kideak:

Zer moduz zaudete? Ongi espero dugu.

11 kantatzeko proiektuaren berri ematera gatozkizue. Zuen gustukoa izatea espero dugu!

Bertsolaritza eta literatura unibertsala uztartu nahian egindako lan honek hainbat ipuin klasiko, eta beste zenbait ez hain ezagun biltzen ditu bertso bihurtuta, musikatuta eta marrazkiz lagunduta. Denera hamaika ipuin biltzen dira: Hiru txerritxoak, Mari Errauskin, Txanogorritxo, Txori abeslaria, Sant Jordi eta herensugearen kondaira, Zazpi antxumetxoak, Pinotxo, Oñatiko jentilak, Txitxirio txiki, Hamelingo txirularia eta Edurnezuri.

Informazio gehiago erantsita lotura duzue!

 Dokumentua ikusi

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.