EIBZ - Eskolako Literatur Kanona (ELK) egitasmoa
Egitasmoaren helburu nagusiak bi dira: batetik, Euskal Hizkuntza eta Literaturako ikasgeletan literatura hezkuntza lantzeko liburu-zerrenda — Eskolako Literatur Kanona — proposatzea; bestetik, liburu horiek lantzeko proposamen-didaktikoak eskaintzea.
Gune honetan, Lehen eta Bigarren Hezkuntzako Euskal Hizkuntza eta Literaturako ikasgelan hezkuntza literarioa lantzeko materiala aurkituko duzu, deskargatzeko prest.