• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data

JUUL HAUTESKUNDE EGUNA ETA KORONABIRUSA

Arratsalde on, JUUL kideak:

Jakin berri dugu, Euskal Autonomia Erkidegoan, bihartik aurrera, 14 egunez itxiko dituztela ikastetxeak. Koronabirusari aurre egiteko neurri bezala. Nafarroan, oraingoz, ez da horrelako erabakirik hartu, ez eta Seaskako ikastolen eremuan ere.

Hortaz, eta JUUL hauteskunde eguna martxoaren 31n egitea aurreikusita zegoenez, honako erabaki hauek hartu ditu Nafarroako Ikastolen Elkarteko JUUL kanpainaren antolatzaileak:

  • Euskal Autonomia Erkidegoko ikastolei, bozketa data berria ematea, hau da: apirilak 23.
  • Nafarroako zein Seaskako ikastolentzat, printzipioz, JUUL hauteskunde egunak indarrean jarraituko du, hau da: martxoak 31.

Dena den, aldaketarik balego, harremanetan izango gara. Mesedez, eskatu nahi dizuegu, mezu hau ongi jaso duzuela guri adieraztea.

Besarkada handia helarazi nahi dizuegu eta laster arte,

NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
JUUL Kanpainaren antolatzaileak

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.