• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data

JUUL 2019 - BADATOR!

Kaixo JUULkide:
Badator JUUL! Zer moduz? Dena prest al duzue? Seguru baietz.
Mezu honen bidez, hainbat gauzatxo gogoratu nahi dizkizuegu:

  • Apirilak 2. Bozketaren datari dagokionez, boto-txartelaren bidez zein boto elektronikoaren bidez, APIRILAK 2, ASTEARTEA izango da, nahiz eta bozketa egiteko aukera apirilaren 1era ere bai zabalduko genukeen.
  • Bozketaren emaitzak guri bidali, apirilaren 2an, eguerdia baino lehen.
  • Bozketa eguneko argazkiak guri bidaltzea eskertuko genizueke. Mesedez, 4-5 argazki politen aukeraketa egin eta horiekin guztien arteko bilduma osatuko genuke.
  • Zuen sare sozialetan informazioa argitaratzen baduzue, guri lotura bidaltzea eskertuko genizueke! Modu horretan, JUUL Facebook-ean partekatuko genituzke!

Betiko moduan, edozein laguntza behar baldin baduzue, jar zaitezte gurekin harremanetan (948222196).
Agur bero bat,
NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.