• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data

JUUL BOZKETA EGUNAREKIN LOTUTAKO DATAK

Kaixo JUULkide:

Aurtengo JUUL kanpainaren zenbait data eta hainbat datu gogoratu nahi genizkizueke.

Bozketa-probak egiten ahal dituzue zeuen ikastoletan, martxoaren 20an eta 21ean, eta edozer arazo dagoela guri jakinarazi. Probak egiteko helbideak:

http://www.nafarroakoikastolak.net/juul_bozketa_ilustratzaile.asp

http://www.nafarroakoikastolak.net/juul_bozketa_liburu.asp

Bozketaren datari dagokionez,

  • SEASKAKO IKASTOLAKMartxoaren 26an eta 27an izango duzue JUUL bozketa eguna.
  • GAINERAKO IKASTOLAK. Boto-txartelaren bidez zein boto elektronikoaren bidez, APIRILAK 17, ASTEARTEA izango da, nahiz eta bozketa egiteko aukera apirilaren 16ra ere bai zabalduko genukeen.

Datarekin arazoren bat izanez gero, mesedez antolatzaileekin harremanetan jarri.

Bozketaren emaitzak guri bidaltzea eguerdia baino lehen.

Bozketa eguneko argazkiak guri bidaltzea eskertuko genizueke. Mesedez, 4-5 argazki politen aukeraketa egin eta horiekin guztien arteko bilduma osatuko genuke.

Beti ere, edozein laguntza behar duzuela gurekin harremanetan jarri.

Agur bero bat,
NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA

 Dokumentua ikusi

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.