JUUL KANPAINA – IDEIAK ETA ESPERIENTZIAK
Juul kide agurgarriak,
Urtez urte gure “Ideiak eta Esperientziak” bilduma handitzen doa. Baliabide interesgarria da gure ikastoletan irakurtzeko zaletasuna sustatzeko. Horren erakusgarri, mezu honen bidez, ikastoletatik jasotako azken esperientzia batzuk bidaltzen dizkizuegu. Zuen gustukoak izatea espero dugu.
Kanpainan zehar ideia eta esperientzia berriak bidaliko dizkizuegu. Trukean zuek ere horiek edo beste batzuk aurrera eramaten badituzue, atsegin handiz jasoko genituzke bilduma osatzen joateko.
Ongietorri guztiak JUUL 2018 Kanpainara!