• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
JUUL 2017 EMAITZEN ONDORIOEKIN LAN EGIN

JUUL 2017 EMAITZEN ONDORIOEKIN LAN EGIN

2017ko apirilaren 7an

Kaixo JUUL kide,
Juul hauteskunde eguna ondoren, Juul kanpaina eta orokorrean irakurtzeko zaletasuna sustatzeko ekimenak ez ditugu bukatutzat eman behar. Zer egin dezakegu eskuartean ditugun emaitza horiekin? Lasai, lan gehiago ez dizuegu eman nahi, ideia batzuk proposatu besterik ez, bozketako emaitzei etekina emateko.

  1. Alderatu Euskal Herriko ikastolen ondorioak, gure ikastolan ateratakoekin. Zeintzuk dira berdinak? Zeintzuk ezberdinak?
  2. Nola lortuko ditugu ikastolan ez ditugun liburuak? Begiratu etxean ea hautatuenak dituzuen eta ekarri. Ikastolak liburu horiek ez baditu, lortu.
  3. Liburu hautatuen pasadizoak irakurri.
  4. Geletan emaitzak komentatu. Ikasleek zerrendetako libururen bat irakurri badute, azal dezakete zergatik uste duten liburua aukeratua izan dela. Elkarrizketa sortu. Zergatik hautatuena? Irakurtzeko gogoa piztu.
  5. Idazleak eta ilustratzaileak ikastolara gonbidatu.
  6. Idazleei eta ilustratzaileei gelako eskutitza bidali hautatuenak izan direla jakinaraziz.
  7. Liburuen azala edo ilustratzaileen argazkia muraletan jarri. Horma-irudi moduan pasabidean iragarri (JUUL albisteetan duzue power point artxibo bat informazio horrekin edo bestela klik egin hemen).
  8. Mahai baten gainean liburu horiekin erakusketa txiki bat muntatu.
  9. Gurasoak informatu, zuei lana errazteko zirkular eredu bat prestatu dugu (JUUL gurasoen atalaren dokumentuetan hiru hizkuntzetan duzue edo klik egin:              euskeraz-gazteleraz            euskaraz-frantsesez).
  10. Ikastoletatik jasotako argazki bilduma ikusi.


Ideia hauek lagungarriak direlakoan,

Ongi pasatu eta gozatu irakurtzen!!!

Nafarroako Ikastolen Elkarteko JUUL arduradunak

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.