ADI!! IRAKURKETAREN INGURUKO OHITURAK GALDESORTA (2017)
Juul kide agurgarriak,
Ihauteriak datoz eta hori kontuan hartuta, “Irakurketaren inguruko ohiturak” galdesorta erantzuteko epea zabaldu dugu MARTXOAK 10 arte. Oroitu, honako hau dela hirugarren aldia galdesortaren emaitzak jasotzen ditugula. Datu interesgarriak atera ditzakegu, kontuan izanda belaunaldi ezberdinei pasatu diegula. Animatu ikasleak galdesorta erantzutera!
Galdesorta digitalak, adinaren arabera ezberdinduta, 5 minututan betetzen dira:
JUUL 2017 – Irakurketa ohiturak (DBH, Kolegioko 5.,4., 3.a Lizeoko 2.a)
Inkesta pasatzeko bi bide erabil ditzakezue:
- Zuen ikasleek posta elektronikoa badute, mezu hau birbidali eta bertan izango dute inkestarako lotura.
- Zuen ikasleek posta elektronikorik ez badute, Juul webgunera joan (http://www.juulkanpaina.eus) eta albisteetan mezu hau aurkituko duzue, bertan goiko bi loturak inkestetara joateko egongo direlarik.
Beti bezala, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen inplikazioarengatik. Zuen laguntzari esker aurrera eraman ahal ditugulako JUUL kanpainako ekintzak.