JUUL 2015 HAUTESKUNDE LITERARIOEN EMAITZAK
Zorionak egin duzuen lanagatik eta eskerrik asko!
Arratsalde on,
Gaur, apirilak 23, Nazioarteko Liburuaren egunean, ikastoletan JUUL hauteskunde literarioen 17. edizioa ospatu da, 15.800 boto-emaile baino gehiago izan dira Euskal Herriko ikastoletan. Hona hemen emaitzak botoen kontaketa egin ondoren. Link honetan (informazioa) era konprimituan honako informazioa duzue:
- Liburu eta ilustratzaile hautatuenak
- Eguneko partaidetza-datuak
- Argazki gutxi batzuk
Zorionak hautatuenak izan diren idazleei eta ilustratzaileei!
Eskerrik asko partaide izan zareten guztiei!
Informazioa zuen interesekoa izango delakoan, ongi izan,
Irene López-Goñi
NIEko arduradun pedagogikoa