VI_ESPERIENTZIA: BIKOTEKA IRAKURTZEN
Tafallako Garces de los Fayos Ikastola
Irakurtzeko gaitasuna garatzeko eta hobetzeko "berdinen arteko tutoretzan" oinarrituriko programan parte hartzen dute ikastolan. Euren esperientziaren berri emateko Power Point aurkezpen artxiboa bidali digute.
Zertan da Bikoteka irakurtzen programa?
- Berdinen arteko tutoretzan oinarritzen den hezkuntza programa da.
- Bikoteka lan egiten da: tutorea eta tutorizatua.
- Jarduera egituratu baten bidez ikasten dute:
- Tutoreak: irakasten ikasten du.
- Tutorizatuak: tutorearen laguntza egokia eta iraunkorra jasotzen du.
- Programak, berdinen arteko tutoretza, familien inplikazioa eta irakasleen formazioa konbinatzen ditu.
Eskerrik asko zuen esperientzia gurekin partekatzeagatik!