• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data

Zein dira irakurleak sortarazten dituzten liburuak?

Aurreko ikasturtean, Juul kanpainako arduradunen bitartez galdera bat bota genien irakasleei: Zeuen esperientziatik zeintzuk dira “irakurleak sortarazten dituzten liburuak”? Ikasleak harrapatzen dituztenak, berehala gustuko dutenak, gehien gomendatzen dituztenak, bukatu eta beste bat irakurtzeko grina uzten dutenak.

Datuak antolatu ondoren, prest ditugu zuei bueltatzeko. Erantzun gehienak 8-12 tarteko adinekoentzat izan dira. Beste ziklo eta etapetan ez dugu argitaratzeko erantzun nahikorik jaso. Gogoratu irakasleen iritziak ditugula hemen, ez ikasleenak.

Informazio guztia erantsitako artxiboan.

 Dokumentua ikusi

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.