IRAKURKETAREN INGURUKO OHITURAK INKESTA (2015)
LHko (4., 5. eta 6. maila) eta DBHko ikasleei zuzenduta
Orain dela hiru urte, hainbat ikastolako ikasleei irakurketa ohituren inguruko inkesta egin genien eta emaitza interesgarriak lortu ere bai. Aurten, azterketa berriz egitea erabaki dugu, belaunaldi ezberdintasunak kontuan hartu ahal izateko eta bestalde, berez, jarduera onuragarria delako.
Jarduera txiki honen bidez bi helburu bete nahi ditugu. Batetik, gure ikasleek irakurketaren inguruan dituzten ohituren berri izatea, horrek irakurzaletasuna bultzatzeko estrategiak diseinatzeko orduan lagungarria suerta dakigukeelako, eta, bestetik, datu horiek gelara eramatea horiei buruz mintzatzeko eta hausnarketa egiteko.
Bi inkesta digital prestatu ditugu adinaren arabera ezberdinduta, 5-10 minututan betetzen dira. Interesa baduzue, mesedez, otsailak 20 baino lehenago erantzutea eskatzen dizuegu, emaitzak ahalik eta lasterren zuei bueltatzeko.
Juul 2015 - Irakurketa ohiturak (DBH, Kolegioko 5.,4., 3.a Lizeoko 2.a)
Inkesta pasatzeko bi bide erabil ditzakezue:
- Zuen ikasleek posta elektronikoa badute, mezu hau birbidali eta bertan izango dute inkestarako lotura.
- Zuen ikasleek posta elektronikorik ez badute, Juul webgunera joan (http://www.juulkanpaina.eus) eta albisteetan mezu hau aurkituko duzue, bertan goiko bi loturak inkestetara joateko egongo direlarik.
Beti bezala, eskerrak eman nahi dizkizuegu zuen inplikazioarengatik. Zuen laguntzari esker aurrera eraman ahal ditugulako JUUL kanpainako ekintzak.