• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data
TXANTXIKU IKASTOLA - IRAKURKETA MARATOIA

TXANTXIKU IKASTOLA - IRAKURKETA MARATOIA

JUUL kanpainan zehar proposatutako hainbat ideia bilduz, Oñatiko Txantxiku Ikastolak antolatutako IRAKURKETA MARATOIAREN berri eman nahi genizueke.

Arratsalde batean antolatu zuten, Ikastolako aretoan, eskolako orduz kanpo. Liburutegi bat osatu zuten eta, bertara, guraso, ikasle eta aitona-amonak agertu ziren.

  • LH 4. mailako ikasleek ipuin dramatikoak kontatu zituzten. Irakasle batzuek ere jardun zuten horretan, hala nola, gurasoek eta aitona-amonek liburuak irakurtzen eman zuten arratsaldea.
  • LHko eta DBHko ikasleek Ikastola apaindu zuten kartelen eta leloen bidez.
  • LH 6. mailako ikasleek Juan Kruz Igerabideren bizitza eta obra aztertua zuten eta bere bi liburu irakurrita. Aukera izan zuten berarekin solasaldia izaten. LH 2. mailakoak Jonas eta hozkailu beldurtia liburua irakurria zuten eta hauek ere berarekin denbora bat egin zuten. Ikasle hauekin giro atsegina eta hunkigarria sortu zen.
  • LHn eskulan gisa orri-markatzatzailea burutu zuten.

Ederki pasatu zuen Txantxiku Ikastolako erkidego osoak Irakurketa Maratoiarekin, ikus argazkiak.

Zorionak egindako lanarengatik!!!!

 

Zerrendara itzuli

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.