• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data

Ideiak eta esperientziak
2022/23 Kanpaina

1. VI. ESPERIENTZIA: Irakurketaren manifestua

Egun on, juul kideak:

Mezu honen bitartez, Vianako Erentzun Ikastolak egindako proposamena igortzen dizuegu. JUUL hauteskunde eguna girotzeko eta JuuL kanpainaren 25. urteurrena dela eta, IRAKURKETAREN MANIFESTUA egiten dute eta guztiokin partekatu nahi izan dute. Zuen gustukoa izatea espero dugu!

GORA JUUL!


Fitxategia jaitsi

2. VII-IDEIA_GENERO INTEGRAZIOA LITERATURAN

JUUL kanpainan neska eta mutilen artean parekidetasuna izatea landu nahi da, eta, baita generoaren integrazioaren ikuspegia zaindu ere. Horretarako, generoarekin lotuta dauden gaiei buruzko liburu-zerrenda bidaltzen dizuegu. Horretaz gain, Zapia buruan, ibili munduan! Amelia Barquín-en blogean argitaratutako “Umeak, genero eta transexualitatea. Bost ipuin... eta gogoeta bat” artikulua uzten dizuegu irakurtzeko.

Zuen interesekoa izango delakoan, segi ongi!


Fitxategia jaitsi

3. V. ESPERIENTZIA: JUUL hauteskundeak girotzen

Egun on, JUUL kideak:

Juul kanpainako urteurreneko leloak honela dio: Gaur eta egun, liburuak lagun. Ideia honekin, eta hauteskunde literarioei begira proposamen hau bidali digute Erentzun Ikastolatik pasabideak edo gelak apaintzeko.

Informazio guztia erantsitako artxiboan duzue. Animatu zaitezte aurrera eramaten!!!


Fitxategia jaitsi

4. IV. ESPERIENTZIA: Liburu komunitarioa!

Arratsalde on, juulkideak:

Labiaga ikastolak JUUL kanpainaren baitan, Lehen Hezkuntzako ikasleekin egin duen jarduera gurekin partekatu du. Liburu huts bat ikastolako pasilloan jarri dute mural baten antzera, ikasle guztien artean osatzen joateko. Horretarako, adin bereko taldeak elkarrekin muralera hurbildu dira eta bakoitzak gustukoen duen liburu baten izenburua, gustuko duen pasarte bateko esaldi bat, gustuko duen idazle edota ilustratzaile baten izena, eta abar, idazteko aukera izan dute.

Informazio guztia erantsitako dokumentuan.

NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA


Fitxategia jaitsi

5. III. IDEIA: 25. URTEURRENERAKO ORRI MARKATZAILEAK

Egun on!

JUUL hauteskundeak girotzeko asmoarekin eta JUUL kanpainaren 25. urteurrena ospatzen jarraitzeko, proposamen batekin gatozkizue, orri-markatzaile bereziak sortzea, hain zuzen.

Urteurrenerako sortutako logoa eta leloa erabili genitzake orri-markatzaile horien diseinurako! Gure ikastolako ikasleek duten irudimenarekin, diseinu ikaragarri politak sortuko dituztela ziur gara, artista hutsak baitira!

Jarraitu irakurtzen...


Fitxategia jaitsi

6. II. ESPERIENTZIA: Hostoak eta Liburuak ikastola apaintzeko!

Zangozako ikastolak irakurketa bultzatzeko egin duen jarduera baten proposamena da honako hau. Zuhaitz-hostoen irudiaren fotokopiak egin dituzte LHko ikasle guztien artean banatzeko. Ikasleek liburuak irakurri ahala, liburu-azala edo gehien gustatu zaien pasarte baten marrazkia egin dute hostoetan eta ikastolako pasabidean jarri dituzte.

 


Fitxategia jaitsi

7. I. IDEIA: JUUL 25 urteurrena dela eta jarduera proposamena

GUTXI GERATZEN DA! ANIMATU ZAITEZTE PARTE HARTZERA! ZUEN LELOEN ZAIN GAUDE :-)

Ikasturte honetan beteko da JUUL ekimenaren 25. urteurrena. Pozik gaude irakasleok egiten duzuen lanarekin irakurketaren zaletasuna dinamizatze aldera. Zorionak!

Oraingo honetan, ikasleak beti bezala, protagonista egin nahi ditugu eta horretarako jarduera hau proposatzen zaizue:
HELBURUA: irakurketak dauzkan alderdi onak LELO, GOIBURU, ESLOGAN batean sintetizatzea.

Informazio guztia erantsitako artxiboan duzue eta aprobetxatu nahiko genuke aukera hau 25. urtemuga ospatzeko bereziki prestatu dugun JUUL logoa aurkezteko. Zuen gustukoa izatea espero dugu!


Fitxategia jaitsi

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.