JUUL kanpainaren lehen komunikazioa da honako hau. Hemendik aurrera partaide izango zaretenekin zuzenean aritzeko partaidetza-formularioa betetzea eskatu nahi dizuegu. Mila esker!
Urtero bezala, apirilaren 2an Haur Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatuko da aurten ere mundu osoan. Hans Christian Andersen-en jaiotzaren urteurrena delako egiten da egun horretan Haur Liburuaren Egunaren ospakizuna. Hori dela-eta, IBBYk ilustrazio eta mezu berezia argitaratzen du. Aurten, IBBYren Estoniako atalak prestatutako kartela eta mezua jasoko dute. Juri Mildeberg-ek ilustratutako kartela eta Aino Pervik idazleak idatzitako mezua dira. Euskarazko mezua Paul Picadok itzuli du.