• APIRILAK 2   |   2024-2025 edizioko data

Ideiak eta esperientziak
2024/25 Kanpaina

1. V_ESPERIENTZIA, Bookcrossing & Liburu-truke

Egun on juul kideak,

Bookcrossing edo liburu-truke ekimena oso ezaguna da gaur egun, irakurzaletasuna bultzatzeko modu original gisa. Ikastoletan ere, ideia inspiratzaile hau aplikatu daiteke eta hainbat jarduera interesgarri sortu.

Hona hemen ideia batzuk JUUL Hauteskundeei begira aurrera eramateko:

  1. Ikastolako liburu-truke saskiak
  2. Gelako liburu-truke taldea
  3. Liburu truke azoka

Anima zaitezte JUUL Kanpaina dela eta ideia hauetako bat aurrera eramaten!

NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA


Fitxategia jaitsi

2. IV_IDEIA, Juul kanpaina girotzeko Kahootak

Arratsalde on, juul kideak:

Aurreko urteko ebaluazioan proposatu zeniguten Kahoot batzuk sortzea eta zuen ideia hori oinarri hartuta 10 galdera dituzten bi Kahoot sortu ditugu:

  1. Kimun dauden ikasleei begira: 10 galdera erraz ipuin klasikoen inguruan.
  2. EKI LHn dauden ikasleentzat: 10 galdera orokor haur literaturaren inguruan.

Kahootak erabiltzeko proiektorea edo pantaila bat behar da. Ikasleek dispostiboak badituzte “Presentar en vivo” aukera erabili. Ez badute, “Jugar en solitario” erabili beharko da eta denon artean erantzun. Zalantzak badituzue zuen IKT arduradunarekin kontaktatu.

Joko hauek zuen gustukoak izatea espero dugu, zuen feedbacka eskertuko dugu, bidali.

NAFARROAKO IKASTOLEN ELKARTEA
JUUL antolakuntza


Fitxategia jaitsi

3. III. IDEIA: Liburupeko-solasaldiak

Esperientzia hau, ipuinak edo lan literarioak (olerkiak, bertsoak…) ozenki irakurtzean datza, irakurketari zentzua emanez, esaten dena ahotsarekin antzeztuz…, leku lasai eta goxo batean gaudelarik. Ondoren, solasaldiari ekingo diogu, galderak egingo zaizkie ikasleei, bertan gertatzen diren pasadizoen inguruan.

Informazio guztia erantsitako artxiboan.


Fitxategia jaitsi

4. II. ESPERIENTZIA: Laburpen tentagarriak BERRITUA

Baztan Ikastolatik datorkigun jarduera hau, gure artean klasiko bat dena, zuekin partekatu nahi dugu. Abenduan bidali genizuen, baina oraingoan osatuago igortzen dizuegu.

Ikasturtean zehar, ikasleek liburu ezberdinak irakurri eta, horiek irakurri ondotik, liburuxka batean irakurritako liburuaren laburpen tentagarriak idazten dituzte. Gero, nahi duenak gelaren aitzinean bere laburpena irakurtzen du, ikaskideak liburu horiek irakurtzera tentatuz. Eta, batzuetan, audioak ere grabatzen dituzte gainerakoekin partekatzeko!

Animatu zaitezte aurrera eramatera!


Fitxategia jaitsi

5. Speed Book Dating – Liburuen Inguruko Hitzordu Bizkorrak

ZANGOZAKO IKASTOLA
I. ESPERIENTZIA: Speed Book Dating – Liburuen Inguruko Hitzordu Bizkorrak
Helburua: Ikasleen artean irakurzaletasuna sustatzea eta harreman sozialak indartzea, genero berdintasunaren inguruan hausnartuz

Badira bikotea bilatzeko sistemak, non pertsona ezberdinak toki batean biltzen diren, eta, errotazioak eginez, hiru minutu izaten dituzten euren artean ezagutzeko. Hainbat pertsonarekin bildu eta gero, norbait gogoko badute, telefonoa edo sare sozialen kontua trukatzeko aukera izaten dute.

Antzeko zerbait proposatzen dizuegu baina oraingoan liburuekiko maitasuna sustatzeko: Speed Book Dating deitu diogu.

Zuen txanda orain

Jarduera aurrera eramaten baduzue, argazkiak bidali beste juulkideak animatzeko. Antzeko jarduerak egiten badituzue, gurekin partekatu eta albiste bat sortuko dugu zuen ideiekin.


Fitxategia jaitsi

Izena eman irakurzaletasun gunetik albisteak jaso nahi badituzu.