Kaixo JUUL kideak:
JUUL kanpainaren antolakuntza egokia izan dadin, partaidetzaren inguruko zenbait datu eskatzera gatozkizue. Hasteko, zuen ikastolako datuak eta JUUL kanpainaz arduratuko denaren/direnen datuak beharko genituzke:
Arduradun orokorra egoteaz gain, ikastolako etapa ezberdinetan arduraduna izendatzea gomendatzen dugu. Gerta daiteke arduradun orokorra eta etapakoa pertsona bera izatea, kasu horretan bi eremuak datu berdinekin bete.
Orain, adierazi zein kategoriatan parte hartuko duzuen, kategoria bakoitzean zenbat boto-emaile izango diren eta horiek nola emango duten botoa (boto-txartelaren bidez ala boto-elektronikoaren bidez).
Mesedez, egiaztatu datuak ondo dauden, eta, hala bada, sakatu Bidali datuak botoia.